XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
FRAY ADRIAN - On egin daizula ba...
BERTSOLARIA - Baita zuri ere, jauna.
FRAY ADRIAN - Agur ba...
BERTSOLARIA - Agur, jauna.
Aulkitxoa eskuan Praille-etxera sartuko da Fray Adrian.
Mendi-aldeko bidea artuko du Bertsolariak.
Elizatik irtengo du Mikel-ek.
Ta ur-bedeinkatu ontziaren ondaan geldituko da norbaiten zai.
Laister dator Miren.
Ur-bedeinkatua eskeñiko dio Mikel-ek.
MIREN - (Lotsati)... Eskerrikasko, Mikel.
Ixil-unetxo baten ondoren.
MIKEL - Elizan igaro dedan denbora guztia, zuri begira igaro det, Miren...
MIREN - Neri begira
MIKEL - bai Miren ain ederra agertzen ziñan zure otoitzean.
MIREN - Ederra? Ta zuk ez al-dezu otoitzik egin, Mikel?.
MIKEL - Bai, egin det nik ere....
- Nere otoitzak ordea ez dira zureak bezein xamurrak izan....
MIREN - Ez ba jakin, Mikel.
MIKEL - Galdera bat egingo nizuke pozik, Miren?.
MIREN - Zer jakin nai zenduke ba, Mikel?.
MIKEL - Zure otoitz orretan oroitu al-zera nizaz?.
MIREN - Nere lagun-arteko bat baldin ba-zera zu ere, bai, Mikel, oroitu naiz zutaz....
MIKEL - Eskerrikasko, Miren.